http://musikazuzenean.com/public/azken-aukera-800.jpg

Azken Aukera
Diskoa: Ikaro


Gasteizen jaiotako rock alternatibo taldea da Azken Aukera. 2014an, hainbat abesti propio bildu zituztela ikusita maketa grabatzeko unea ailegatu zela adostu zuten, lokalean bertan grabatuz. Ondorengo hilabetetan, kontzertuak eman eta bitartean abesti berri gehiago egiteari ekin zioten, 2016an haien lehendabiziko diska sortuz, “Eguzkia ezkutatzean” izendatutakoa eta Altsasuko itxura estudioetan grabatutakoa. Lehen diska argitaratuta, eta zuzenezkoetan defendatzeko garaia helduta, hainbat kontzertu eskaini zituzten 2016an zehar.

2017. urtea hasi eta horrekin batera, ekainean berriz Itxura estudioetan sartzeko erronkari aurre egin zioten, 6 abesti berri sortuz, “Ikaro” diska berriari jaiotza emanez.

Taldea
Jon Pérez de Heredia – Gitarra/Ahotsa
Iñaki Estankona – Baxua
Aitor Pujana- Gitarra
Unai Beristain – Bateria

Diskoaren izena: Ikaro
Edizioa: Auto- ekoiztua
Argitaratze data: 2017 azaroa
Kantu kopurua: 6
Iraupena: 18,15 minutu
Salneurria: 5 euro


Harremanak
Azkenaukerataldea@gmail.com

Sarean
https://www.facebook.com/azkenaukerataldea/
https://azkenaukera.bandcamp.com/

Entzun hemen