http://musikazuzenean.com/public/uploads/beira-brailean-azala-800.jpg

Beira
Diskoa: Braillean


Musikatutako bertsoak eskaintzen ditu Beirak egungo musika eredu ezberdinetara egokituak. Mimatutako letrak eta mimoz jotako melodiak ditu oinarri.

Jon Martin bertsolariak eta Igor Arruabarrena gitarrajoleak osatzen zuten BEIRA. Oraindik txupeteari tiraka zebiltzanean ezagutu zuten elkar Igor eta Jonek. Oiartzuarrak dira biak jaiotzez eta pare bat asteko diferentzia besterik ez dute. 2006an konposatu zuten lehen kantua eta geroztik abestiak sortzen joan dira poliki-poliki.

Bidean, bikotea zenak, boskote formatua hartu zuen zuzenekoetan talde itsura edukitzearen aitzakiz. Honela 2013an Mikel Arruabarrena, Urtzi Olaziregik eta Garikoitz Amundarainek borobildu zuten gaur egun ezagutzen den Beira musika taldea.

Dagoeneko hiru disko argitaratu ditugu. “Dena ez denean ezer” (2013), “Margotu Berria” (2016) eta “Braillean” (2017). Azken honek, “Braillean” izenekoak, azaroaren 15ean egin zuen salto plazetara. Nahiz eta rock akustikoan oinarrituta egon, formatu ezberdinezko 11 kantuz osaturik dago.

Diskoaren izena: Braillean
Edizioa: Auto-ekoizpena
Argitaratze data: Azaroaren 21a
Kantu kopurua: 11 kantu
Iraupena: 50 minutu
Salneurria: 12 euro


Harremanak:
beirataldea@gmail.com

Sarean
https://www.facebook.com/beirabraillean/