http://musikazuzenean.com/public/uploads/euskatalites_azala_800.jpg

Euskatalites
Diskoa: Singela


Akatz taldearen anai bikiak dira, Pantx Records zigiluaren bigarren erreferentzia historikoa eta taldearen lehendabiziko lana. Izan ere, Euskal Herriko ska-reggae talde batek ez zuen lehenago euskaraz singlerik kaleratu, gutxiago biniloan. Hau da lehendabiziko aldia, Euskatalites ditugu aitzindari.

Euskatalites taldeak, izenak aditzera ematen duen moduan, doinu jamaikar tradizionalak (ska, reggae eta rocksteadya, batik bat) euskal kulturarekin uztartu eta gurean ezagutarazi nahi ditu. Single hau ezin egokiago bataiatu eta moldatu duten aurresku batekin irekitzen dute: “Aurreska”. Instrumentala, tradizioari keinu eginez, baina ska doinu klasikoen galbahetik iragazia, abestia are dantzagarriagoa geratzen da, klasiko izateko traza guztiak hartuz.

B aldean, “Eskualdun Makila” berreskuratu dute, Estitxu kantariak grabatu eta Euskatalitesek beste kadentzia batera eraman dute. Jatorrizkoaren espirituari leial mantenduagatik ere, haizeek, teklatuak, base erritmikoak eta ahotsek beste jite bat ematen diote abestiari, beteagoa, osoagoa.

Diskoaren izena: Euskatalites [Aurreska / Euskaldun makila]
Edizioa: Pantx Records
Argitaratze data: 2017ko abenduak 4
Kantu kopurua: Bi
Iraupena: 6,45 minutu
Salneurria: 6 euro


Harremanak:
pantxrecords@gmail.com

Sarean
http://www.pantx.eus
https://www.facebook.com/search/top/?q=pantx%20records

Entzun hemen