http://musikazuzenean.com/public/uploads/the-icer-azala-800.jpg

The Icer Company
Diskoa: Belurbe

 


Iruñean, 2013-ean sortuta, The Icer Company Iker Ziaren proiektu pertsonala bezala aurkeztu zen, eta berehala taldea osatu zen; Arkaitz Ezkai (arima sutan), baterian; Rubén Matilla (kerobia), kitarran, eta Xabier Valverde, baxuan. Ur abisalen expedizioa diskoa izan zen emaitza, liluratzen duen poparen eta rockaren intentsitateaz mugitzen dena.

“Belurbe” The Icer Company taldeko bigarren diskaren izenburua da. Belurbe asmatutako hiri bat da, errealitatea fikziaren bidez islatzeko disko tematikoa. Kantu landuak, anitzak, doinu borobilak osatzen dute soinu unibertso bat. Diskaren imaginarioa kolaboraziozko proiektu narratibo berezi baten inguruan gauzatu da.

Diskoaren izena: Belurbe
Edizioa: El Dromedario records
Argitaratze data:2017-ko Otsaila
Kantu kopurua: 13
Iraupena: 52 minutu
Salneurria:


Harremanak:
theicercompany@gmail.com

Sarean
http://www.theicercompany.com
http://www.facebook.com/theicercompany/

Entzun hemen