http://musikazuzenean.com/public/uploads/xabi-san-sebastian-azala-800.jpg

Xabi San Sebastian
Diskoa: Zuhaitzak ez du beldurrik



Sustraidun hats eta hotsak naturalki bildu ditu Xabi San Sebastian sortzaile finak, bakarkako laugarren lanean. Hurbileko mendi eta zelaietako folka, zein urruneko desertu eta errepideetako rocka. Bidaia natural, heze eta idorra. Ahots bereizgarria bidaide, freskotasuna emanez.

Gitarra akustikoarekin jantzi ditu kantu sentikorrak (“Nereari”, “Zuhaitza”, “Ikusezina”). Mugarik gabeko esperimentazioarekin erantzi du arima, Mikel Laboa gogoan (“Haizea gozatzen” eta “Ametsa”). Zapore tradizionaleko bihurrikeriei ere eutsi die (“E S K” eta “Atea”). Eta irrati bidez hedatzeko moduko kantuak borobildu ditu (“Itsaso gureak”) .

Diskoaren izena: Zuhaitzak ez du beldurrik
Edizioa: Autoekoizpena. Belarri zigilupea
Argitaratze data: 2017/9/21
Kantu kopurua: 9+1
Iraupena: 44 minutu
Salneurria: 12 euro


Harremanak:
xabiersan@gmail.com     

Sarean
https://www.facebook.com/xabisanse/
http://www.xabisansebastian.eus

Emtzun hemen: