http://musikazuzenean.com/public/durango_2018_eraso.jpg

Eraso!
Diskoa: Inoren Lurretan


Zarauzko Eraso! taldea 1996an sortu zen. “Erantzunik gabe” (1999) aurreneko diskoan abiatu zen gipuzkoarren garapen musikal etengabea, eta gerora argitaratu dituzten diskoekin berretsi dute. “Oraina eta geroa” (2001), “Grisez bustitako egunak” (2003), “Kontra” (2005), “Ez Gara inoiz hilko” (2012), “Kaiolatik ihes” (2016). Eraso! egungo metal eszenako talderik indartsuenetako bat da, thrashik azkar eta basatienatik gaur egungo soinu garaikidetara garatu du bere soinua. Slayer, Machine Head, Korn, Sepultura edota Faith no more taldeekin batera jotzen ere ikusi ditugu. Amorrua, intensitatea eta indarra. Euskal Herriko rock eta metal musika eszenan itzal handiko talde honek zazpi disko argitaratu ditu jada…  Orain beraien azken lana aurkeztera datoz gurera, “Inoren Lurretan” (2018).

Diskoaren izena: Inoren Lurretan
Edizioa: Auto – ekopizpena
Argitaratze data: 2018 urria
Kantu kopurua: 6 kantu
Iraupena: 26 min.
Salneurria: 6 euro

Harremanak:
erasomania@gmail.com
Serge: 605728584

Sarean
facebook http://www.facebook.com/erasomania
web http://www.eraso.bandcamp.com
Instagram @erasomania
Twitter @ERASO_rock

Ikusi hemen