http://musikazuzenean.com/public/durango_2018_leok_k.jpg

LEOK´K
Diskoa: Infinituari segika


Duela 50 urte, 1968. urtean hain zuzen, Zestoan (Gipuzkoa) sortutako LEOK ́K taldeak, ordura arte inguruan entzuten zen musikatik oso bestelakoa jorratzeko gogo biziz elkartutako bost gazte haiek osatutakoa, herriko lehenengo rock taldea izateaz gain, musika molde hartan euskaraz abesten ere lehenengotakoak izan ziren. Hasierako ibilbidean, frankismoa bete-betean, euskal kantagintzaren alde bere aletxoa ematen ahalegindu ziren garaietatik datoz gaurdaino.

2006an, Saharako herriari eta, bereziki, Saharako emakumeei laguntasuna eskaini asmoz, SAEMEL proiektua jarri zuten abian, elkartasuna eta sostengua adierazteko; haiek ere etorkizuna erabakitzeko duten eskubideari bultzada xumea emateko eta diruz laguntzeko grabatutako disko hauek lekuko: (2006an Saemel, 2010ean Une bat, 2018an Infinituari segika…) LEOK ́K taldearen azken lana, Infinituari segika, pop/rock estiloko hamar abestiz osatutako diskoa, anitza eta oso atsegina suertatzen da.

Diskoaren izena: Infinituari segika
Edizioa: Auto-ekoiztua
Argitaratze data: 2018ko iraila
Kantu kopurua: 10
Iraupena: 45 minutu
Salneurria: 10 euro

Harremanak:
Telf.: 656787574
leokkunebat@gmail.com

Sarean:
http://ac.bluekea.com/leokk/
http://www.youtube.com/leokkmusika

Entzun hemen