http://musikazuzenean.com/public/uploads/durango_2018_mikel_uraken.jpg

Mikel Uraken
Diskoa: Izaki Bizidun Berriak


Neguaren ostean, elurretako izotza ur bihurtzen da, eta urak, mendi eta aranak zeharkatzean IZAKI BIZIDUN BERRIAK sortzen ditu. Era berean zabaldu da Santutxuko Mikel Uraken musikariaren jarduera, disko berri honetako laguntzaileen ekarpenari esker. Musika aldetik David Tobalen bateria eta Gorka Pardoren baxua eta hitzen aldetik Gorka Erostarbe, Aiert Goenaga eta Gotzon Barandiaranen hainbat testu aurki ditzazkegu bertan, besteak beste. Auzolana borobiltzen duen diseinua, oraingoan ere, Asier Garcia Azkuerena da. Grabaketa, Ander Barriusoren ardurapean, bere ohiko marka pertsonalez eta modu analogikoan gauzatu zen Andoaingo Garate estudioetan Martxel Arkarazo laguntza teknikoarekin batera. IZAKI BIZIDUN BERRIAK, bizirik irauteko eta bizitzeko modu berriak dira.

Diskoaren izena: Izaki bizidun berriak.
Edizioa: Auto-ekoiztuta, Misé-en-Scéne Records.
Argitaratze data: 2018ko apirila.
Kantu kopurua: 8
Iraupena: 62 mintu.
Salneurria: 10 euro.

Harremanak:
mikeluraken@hotmail.com
653743362

Sarean
https://www.facebook.com/mikelurakenmusikaria/
https://mikel-uraken.bandcamp.com/
https://open.spotify.com/artist/3z9ltW31DndYBn2MZQQJvC
https://www.youtube.com/watch?v=X4JmTmWaJLo
https://www.youtube.com/watch?v=1ugsowOkY18

Ikus hemen