http://musikazuzenean.com/public/gomendioak/bihozkada_-_zure_aurrean.jpg

Bihozkada
Zure Aurrean


Bihozkada 2015 urte amaieran 4 lagun gipuzkoar elkartu ondoren sortutako taldea dugu. Lehen laukote hura Tomas Lizardi (kitarra eta koruak), Nahikari Calleja (baxua eta koruak), Iñaki Lizaso (kitarra eta ahots nagusia) eta Oihan Agirretxek (bateria) osatu zuten. 2016an Bonberenean Mikel Zelaiarekin grabatu zuten 6 kantuz osatutako lehen maketa. 2018an bateria aldaketa egon zen Txomin Urdanpilletak Oihan ordezkatuz eta 5. taldekidea izango den Unai Aldasoro sartu zen biolina eta teklak jotzeko. 2019ko azaroan argitaratu da 8 abestiz osatutako  lehen diska. Fredi Pelaez-ekin Pottoko studioetan grabatutako 7 abestik eta Axular Arizmendirekin Mutrikuko AME estudioetan grabatutako 8. abesti batekin osatua. Pop-rocka euskaraz sortzen  dute eta bere musika taldearen izenarekin bat etor liteke;  bi hozkada eta bihozkada baten arteko hitz jokoa. Oldarkorra bezain maitakorra, maitakorra bezain sutsua.

Diskoaren izena: Zure Aurrean
Edizioa: Auto-ekoizpena
Argitaratze data: 2019 Urria
Kantu kopurua: 8
Iraupena:
Salneurria: 10 euro

Harremanak:
bihozkada@gmail.com
600375352

Sarean
https://es-es.facebook.com/bihozkada/
https://bihozkada.bandcamp.com/
https://www.instagram.com/bihozkadataldea/
https://twitter.com/bihozkada?lang=es

Entzun hemen