http://musikazuzenean.com/public/gomendioak/etxekalte-gure_hizkeran.jpg

Etxekalte
Gure Hizkeran

Euskal Herriko kostaldeko eta hain zuzen Bermeoko kresalak,urgatzak edo ‘salitriek’ ikututa datorren taldea da Etxekalte.

90. Hamarkadako eta 21.mendeko lehen hamarkadako ,Grunge, Post Hardcore eta Euskal Rock-ak ,eraginda, ahots apurtua,kitarra melodikoek, Riff potente eta erritmo ezberdinek definitzen dute taldearen izaera.

Zuzenekoetan dinamikaren bidez, energia ezberdineko momentuen erdiko puntuan mugitzen dira, nolabaiteko oreka lortuz. Taldearen lehen maketa ‘Isiltasunetik’ Bermeon grabatua izan zen, B.A.R estudioetan, 2017.urtean Xabi eta Javi Allikak ekoiztua. Lan horren barruan laukotearen lehenengo jatorrizko kantuak zeuden.

2019 ko udan zehar grabatu eta negu berean kaleratu dute sei kantuz osatutako ‘Gure hizkeran’ deituriko EP a, Magic Box Musika estudioetan grabatua, ekoiztua eta masterizatua Asier Renteria eta James Morganen eskutik. Lan honetan taldearen heldutasun musikala eta izaera propio baten garapena nabari da. Orain arte egin dena ahaztu barik, taldeak gaur egungo musika kontuan hartuz, aurrera pausu bat egiteko helburua du.

Diskoaren izena: Gure Hizkeran
Edizioa: Auto-ekoiztua
Argitaratze data: 2019 Urria
Kantu kopurua: 6
Iraupena: 14 minutu eta 36 segundu
Salneurria: 10 euro

Harremanak:
Etxekaltetaldea@gmail.com
655008080

Sarean
https://www.facebook.com/etxekaltetaldea/?eid=ARBrTotqkoFZXHE9-ldMOahKP_IEyiNRQtkpJb6rh5HwcGCv3iaLUX8YFQEDsTemTlonezW5YMh1paM-
https://www.instagram.com/etxekaltee/?hl=es
https://etxekalte.bandcamp.com/releases

Entzun hemen