http://musikazuzenean.com/public/gomendioak/ezpalak_700_2.jpg

Ezpalak
Ezpalak


Ezpalak 2019an sortutako talde berri bat da; Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasain eta Passepartout-eko Xabi Arrietak osatua. 90. hamarkadako “Rock alternatiboko” taldeekiko dugun pasioak eraman gaitu lau lagunok talde berri hau osatzera. Fuzz Soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahasten dira laster kalean izango den bederatzi abestiko diskoan. Grabaketak Eñaut Gaztañagaren Gaztain Estudioetan burutu ditugu eta taula gainera igo eta abesti berriak jotzeko amorratzen gaude.

Diskoaren izena: Ezpalak
Edizioa: Auto-ekoizpena
Argitaratze data: 2019 Apirila
Kantu kopurua: 9
Iraupena: 30 minutu
Salneurria: 5 euro

Harremanak:
ezpalaktaldea@gmail.com
679474758

Sarean
https://www.facebook.com/Ezpalak-566495813832770/
https://www.instagram.com/ezpalak/

Entzun hemen