http://musikazuzenean.com/public/gomendioak/hiri_galduak_-_ertzak.jpg

Hiri Galduak
Ertzak


Azken urteak Hi Exekutibo taldean eman ondoren, 2017an Hiri Galduak izeneko proiektua jarri zuen martxan Josu Calvok. PAITITI izeneko lehen lana (autoekoiztua), 2017ko Irailean argitaratu zen eta Luberri Estudioetan ekoiztua izan zen Txus Lozanoren laguntzarekin. Zortzi kantuz osaturiko lehen diskoa indie-akustiko doinu leunez jorratu zen.

Ia 60 emanaldi eman ondoren, 2019an ERTZAK, bigarren diska, kaleratu du taldeak hirukote formatuan (Aitor Carrasco baterian eta Aitor Urteaga Baxuan direlarik). Peio Gorrotxategiren gidaritzapean Aieka estudioan grabatua izan da. Nahasketa eta masterra berriz Txosse Ruiz-n WheelSound Estudioan egin delarik.

5 abestiz osatutako diska motza izango da gaur egun Hiri Gaduak denaren islada zehatza erakutsiz. Diska aurkezteko “Errusiar Erruleta” aukeratu da aurrerapen kanta moduan bere bideoklip eta guzti.

Diskoaren izena: Ertzak
Edizioa: Auto-ekoiztua
Argitaratze data: Azaroa
Kantu kopurua: 5
Iraupena: 15 minutu
Salneurria: 10 euro

Harremanak:
hirigalduak@gmail.com
610528765

Sarean
https://www.facebook.com/hirigalduak/
https://hirigalduak.bandcamp.com/
https://www.instagram.com/hiri_galduak/
https://twitter.com/hirigalduak

Entzun hemen