http://musikazuzenean.com/public/gomendioak/iont.jpg

IONT
II


IONT musika-talde gasteiztarrak hamar urteko ibilbidea egingo du laster. 2015ean argitaratu zuten lehen diskoa, ‘IONT’ izenekoa. Aurten, ordea, ‘II’ kaleratu dute, Cosmic Tentacles euskal zigiluaren eskutik. Oraingoan ingelesa baztertu eta euskarazko bederatzi kanta grabatu dituzte. Munstro-bilduma zabala topa daiteke disko berriaren letretan, eta argi uzten dute rock estilo ezberdinetatik edatea, erritmo frenetikoak, melodía landuak eta ahotsarekin esperimentatzea maite dutela. Izan ere, lau taldekideen esanetan, «munduaren akabuaren zain egon bitartean entzuteko diskoa» sortu dute.

Diskoaren izena: II
Edizioa: Auto-ekoizpena eta Cosmic Tentacles
Argitaratze data: 2019 martxoa
Kantu kopurua: 9
Iraupena: 36 minutu eta 18 segundo
Salneurria: 8 euro

Harremanak:
iontmail@gmail.com
616646934

Sarean
https://www.facebook.com/itsover.ninethousand.92
https://www.instagram.com/iont.taldea/
https://iont.bandcamp.com/

Entzun hemen