http://musikazuzenean.com/public/gomendioak/kaskezur_-_ihesi_doaz_animaliak.jpg

Kaskezur
Ihesi doaz Animaliak


2013an, Ilgora (Autoekoizpena) argitaratu zuen, taldearen soinua aldatu eta, aldi berean, euskal eszena alternatiboaren ateak ireki zizkion diska. Aurretik, rock klasikoaren eta psikodelian ausnartzen duten Gure Jokua (Labatelkueyo Records, 2010) eta Itzulera… (Autoekoizpena, 2008) lehendabiziko lanak argitaratu zituzten.  Azpisugeak azken lanak (Mukuru, 2017) harrera ona izan zuen bai kritikaren bai publikoaren aldetik, eta Euskal Herriko musikaren eszenan berezko lekua finkatzea ahalbidetu zion taldeari. Taldeak aurrera jarraitzen du 2019ko udazkenean Ihesi doaz animaliak (Mukuru,2019) argitaratuz eta aurkezpen kontzertuei hasiera emanez.

Diskoaren izena: Ihesi doaz animaliak
Edizioa: Mukuru

Argitaratze data: 2019 Iraila
Kantu kopurua: 10
Iraupena: 45 minutu
Salneurria: 10 euro CD-a eta 18 euro BINILOA

Harremanak:
gugarakaskezur@gmail.com

Sarean
https://www.facebook.com/gugarakaskezur/
http://mukuru.eus/kaskezur/
https://kaskezur.bandcamp.com/

Entzun hemen

.