http://musikazuzenean.com/public/gomendioak/occhi_ona.jpg

Occhi Di Farfalla
Destino Epikoak

Occhi Di Farfalla Jokin Azpiazu Carballo, Miren Aranguren Etxarte, Ibon Guerra Loinaz eta Hodei Esteban Pertusa gara. 2017ko udaratik ari gara elkarrekin jotzen, baina 2013an sortu genuen taldea. Nahiz eta hasiera batean bikote akustikoan ekin genion, azkar egin genuen elektrikora salto, ziurrenik gure musika eragin nabarmenenak izan direlako rock doinuak (zentzu zabalenean ulertuta). 2015ean argitaratu genuen “Lerroetatik ihes” gure lehen lan luzea eta orain bigarren diskarekin gatoz: “Destino Epikoak”. LP eta CD formatuetan argitaratuko dugun diska honek 11 kantu ditu eta Ander Barriuso Muñoarekin, Elektrika Grabaketak-ekin, grabatu dugu SHOT! Estudioan.

Diskoaren izena: Destino Epikoak
Edizioa: Auto-ekoizpena
Argitaratze data: 2019
Kantu kopurua: 11
Iraupena: 45 minutu
Salneurria: CD 10 euro  /   LP 12 euro

Harremanak:
occhidifarfalla@gmail.com
678546051

Sarean
https://www.facebook.com/occhidifarfalla/
https://www.instagram.com/occhidifarfalla_taldea/
http://www.occhidifarfalla.bandcamp.com

Entzun Hemen