BIOGRAFIA

Bederatzi musikarik eta hiru dantzarik osatutako taldea da Harresian Zulo. Kultura musikalen mestizajea sortzen duen taldea. Gure musika definitzeko soinu afro-euskalduneko oinarri argi bat dugula esan dezakegu, alde euskalduna albokak edo txalapartak finkatzen dutelarik eta afrikarra berriz ahotsak zein djembeak. Baina soinu barietatea ez da horretara mugatzen. Darbukak edo riqqak bereizgarri arabiarra ekartzen digu burura; alde latinoa kongek, agogoak edo shakerrak jartzen dute; trazu flamenkoa kajoiak…

Taldea duela 10 urte sortu zen, aipatutako oinarri afro-euskaldun argi horretan finkatuta.  Baina denbora honetan zehar taldekide berrien joan etorriak egun dugun Harresian Zulo utzi digu, bakoitzak taldeari egindako ekarpen musikal zein pertsonalarekin. Eta denbora luze honetan diskorik grabatzea ez bada planteatu ere, gure momentua heldu dela iritzi dugu eta maiatzaren 23tik ekainaren 8ra Azpeitiko Elektrika Grabaketak estudioan gure lehenengo lana grabatzera sartuko gara Ander Brujoren gidaritzapean.

Hementxe beraz gure grabaketa prozesuaren berri emango dizuegu. TA TA TA, TA-TA!

Harresian Zulo gara:
• PASCAL DIONE: Ahotsa eta djembea.
• JAVI ORTEGA: Bateria, djembea, perkusioa.
• TXABO GÓMEZ: Kajoia, kongak, ahotsa.
• MIKEL ARNAIZ: Txalaparta, doum-doum, perkusioa.
• ENEKO BALANTZATEGI: Txalaparta, perkusioa.
• JUANKAR PEREZ DE MENDIGUREN: Riqq, darbuka, panderoa, ahotsa, koroak.
• JOSELE BUENAVIDA: Gitarrak.
• NANDO ORTEGA: Baxua.
• IÑIGO OZAETA: Alboka.
• AICHA CONE: Dantza afrikarrak.
• TXONAN DeLUXE ETA AIZKOA: Euskal dantzak.

Harresian Zulo sarean:
https://www.facebook.com/pages/HARRESIAN-ZULO/244344964428
https://www.myspace.com/harresianzulo

Kontaktua:
harresianzulo@gmail.com